LABORA EMPREN // VALENTZIAR GENERALITATEA

Labora Emprén Ekintzailetza eta Kooperatibismoko Zuzendaritza Nagusiaren eta LABORAren programa bat da, non hainbat azpiprogramak parte hartzen duten: Fundació Florida (Capacitació programa), FEVECTA (Cooperatiu programa) eta CEEI (Acompanyament) sarea. Programa honen helburua ekiteko nahia duten parte hartzaileak identifikatzea da, haien proiektuak baloratzea eta Valentziako Erkidegoan ekintzailetasuna sustatzeko horiek sortzen eta finkatzen laguntzea.

Gainera, Emprén Capacitació programa sortu dugu, prestakuntzaren bitartez, parte hartzen duten pertsonei gaitasun ekintzaileak neurtzen eta lantzen laguntzeko. Fase horren ondoren, ekintzailetasunaren bidetik jarraitu nahi duten pertsonak aholkulari batekin elkartu ahal izango dira beren negozio ideia hobeto zehazteko eta, hala, hurrengo fasera (Cooperatiu edo Acompanyament) pasatzeko, beraien proiektua hobeto definituta. Emaitzak oso esanguratsuak dira.

– 2.000 pertsona baino gehiago izena emanda.

– 1000 parte hartzaile baino gehiago.

– 46 udalerritan egindako hedapena.

– 87 tailer egin dira.

Date