INDIAN LEARNING JOURNEY // MONDRAGON UNIBERTSITATEA

LEINN graduko hirugarren urtean egiten da Learning Journey edo ikasketa bidai hau. Indiako ekintzaile eta enpresa ekosistema ezagutzeko eta aldi berean, norbanakoen introspekzioa egiteko, balio pertsonalak landuz. Learning Journey honen kudeaketa eta edukia ez da erraza izaten. 60 ikasle mugitzea, mundua ikusteko modua alda dezakeen bidaia bat sortzeko asmoz, horrek motibatzen gaitu gehien proiektu honetatik.

Mumbai, Pune, Bangalore eta Delhi bisitatzen ditugu. Azken astean, “Leadership Week”-a lantzen da, norberaren balioei buruzko adierazpen pertsonala egiteko. Aste hau Calcutan hasi ohi da, Calcutako Ama Teresaren zentruan eginiko bolondres lanarekin, eta Agran eta Taj Mahalen amaitzen da, manifestua taldearekin partekatuz.

Date