HEZKUNTZA

Nazioarteko hezkuntza-esperientziak
by Travelling U
Mundua da gure ikasgela, eta bertatik ikasteko diseinatzen eta kudeatzen ditugu gure ikaste-esperientziak guztiak. Aniztasuna, taldean ikastea eta ekintzailetza dira gure ardatzak.
Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko modalitate internazionala lideratu, diseinatu eta kudeatzen dugu.
Lau urteko gradu ofizial honetan ikasturte bakoitza hiri desberdin batean egiten dugu: Bilbon, Berlinen eta Seulen. Talde multikulturaletan benetako enpresa ekintzaileak sortzen ikasiko duzu, bizitza aldatuko dizun esperientzia bat biziz.
Bidaiatzea, ikaste-esperientzia bezala, izugarria da. Munduko txoko desberdinetako joerak, enpresak eta berrikuntza-ekosistemak zuzenean ezagutzeko aukera ematen du.
Urtero, Mondragon Unibertsitateko, ESADEko edo UNAVeko 400 ikasle baino gehiago kudeatzen ditugu, New Yorken, Seulen, Indian edo Berlinen ikaste-esperientziak eskeiniz.
Iraupen pertsonalizatuko murgiltze-programak antolatzen ditugu. Programa hauek erakunde, enpresa edo ikasleek identifikatzen dituzten gai espezifikoetan sakontzeko diseinatuta daude, parte-hartzaileei ikaskuntza intentsiboko esperientziak eskeiniz.
– – Kultur Ekintzailetza Kooperatiboan online ikastaroa
– – Pentsamendu Bisualean (Visual Thinking) online ikastaroa



Pertsona
Ikaste-esperientzia atzerrian
Ikasle urtean
¿cómo lo hacemos?
Gure
metodologia
Travelling U-k ikaste-esperientzia internazionalak diseinatzen ditu hiru ardatz nagusitan: elkarlanean ikastea, pertsona ardatz duen lidergotzan eta espiritu ekintzailean.
hazi
Kultura, disziplina eta perspektiba desberdinetako pertsonekin taldean lan egitea da guretzako, kooperazioa eta ko-sorkuntza sustatzeko gakoa. Ikuspuntu berriak eta arazoei aurre egiteko modu desberdinak eskeintzen dizkigu.
positiboa
Gure ezagutzatik, inpaktu positiboko proiektuak sortzen laguntzen dugu. Tokiko komunitateen beharrei zein erronka globalei erantzungo dieten irtenbide iraunkorrak eta arduratsuak sortuz.
esperientziak
Hezkuntza-esperientzia holistikoak diseinatzen eta garatzen ditugu, gure programetako parte-hartzaileek bisitatuko dituzten hirietako errealitateetan guztiz murgiltzeko aukera izan dezaten.