ZERBITZUAK

Business Building by INNKUBO
Munduko % 1-arena da aberastasun globalaren % 45. WOW, ez? Horrek esan nahi du talde txiki batek bakarrik dituela eskura enpresa bat sortzeko eta hazteko behar diren baliabideak, hezkuntza aukerak eta pertsona sarera sarbidea.
Egoera horri aurre egiteko sortu dugu INNKUBO: gure ingurunean ekarpen positiboa egiten duten enpresa berriak identifikatu eta laguntzeko.
Helburu sozial bat duten startupetan inbertitzen dugu, inpaktuak ere lehen egunetik baliabideak behar dituelako.
Hasierako kapitala eskaintzeaz gain, estrategian gara bidelagun, ideiak bidean gera ez daitezen.
Potentzial argia, konpromisoa eta hazteko gaitasuna duten ekimenetan inbertitzen dugu.
Finantza eta komunikazioan laguntzen dugu proiektuek hazten jarrai dezaten.
MTA sareko kide gara, ekintzaile sozialen nazioarteko komunitate bat. Esperimentatuz, ekinez eta taldean proiektuak aurrera atera dituzten milaka pertsona ditugu gertu.