tel:+34 944 00 41 45

AHOLKULARITZA

53029047018_6ed3950d64_k

Aldatu zure inertzia by bira

Prozesuak hobetzeko tresnak eskaintzen ditugu, eta elkarrizketarako, entzuteko eta hazteko ingurune dinamikoak sortzen ditugu ezarritako helburuak lortu ditzazun.

Zure ideiak errealitate bihurtzeko estrategiak zehazten, planifikatzen eta garatzen ditugu.

ESTRATEGIKOA. PERTSONALIZATUA. KO-SORTUA. ERALDATZAILEA.

Dinamika parte-hartzaileak diseinatzen ditugu, ezarritako helburuak taldean ebazteko. Ekipoari entzunez dinamizatzen dugu.

DINAMIKOA. BIZKORRA.
ERALDATZAILEA.
PROZESUAK AZKARTZEN DITUGU.

Prestakuntza eskaintzen dugu zure taldeak etengabe hazten eta eboluzionatzen jarrai dezan. Gaur egungo joerekin konektatua egoteko.

DIGITALA. MALGUA.
PERTSONALIZATUA.
PUSHT THE PERFORMANCE.

Pertsona-talde handiei edo hainbat talderi aldi berean eragiteko testuinguru hibridoak sortzen ditugu dinamika parte-hartzaileak, formakuntza eta edukien digitalizazioa uztartuz.

PARTE-HARTZAILEA. PERTSONALIZATUA, IRISMEN HANDIKOA. ZUZENEKO ERAGINA. 

Bultzada bat behar duten edukiei bizitza berri bat ematen diegu. Kontzeptuak ulergarriagoak egiteko materialak egungo formatuetara egokitzen ditugu eta plataforma moldagarritan integratzen ditugu.

HIBRIDOA. ERRAZA. ESKALAGARRIA. IKASKUNTZA ARINA.

NOLA EGITEN DUGU?

Nola ematen diegun mugimendua taldeei?

Entzuten

Atentzioz entzun eta galderak egiten ditugu. Galdera aaasko. Aurrez aurre izango ditugun beharrak eta erronkak sakon ulertzeko.

Batera diseinatzen
Inertzia desafiatzen dugu pentsamendu kritikoan eta ezagutza kolektiboan oinarritutako estrategiekin.
Ekitera sakatuz

Irudikatutakoa ez dugu karpeta batean gordetzen: martxan jartzen gara, egiturak astintzen ditugu eta prozesuak aktibatzen ditugu diseinatutakoa bete dadin.