Graduan ikaste helburu hauek bultzatzen ditugu:
Eraldaketa eta berrikuntza
Gizarte-eraldaketa ekintzailetzatik jorratzeko ikuspegia lantzen dugu. Berrikuntza, erakundeetan eta komunitateetan eragin positiboa sortzera bideratutako jarrera estrategikotzat ulertzen dugulako.
Talde lana eta lidergotza
LEINN graduan, sortzen dituzten talde-enpresak dira ikasteko tresna nagusia, non praktikaren, erabaki partekatuak hartzearen eta proiektu errealen garapenaren bidez ikasten den.
Nazioarteko esperientzia
Urtez urte hiri desberdin batean garatzen da ikaste programa: aurrena Bilbon, gero Berlinen eta azkenik Seulen. Horrela, 8 hilabetez hiria etxe eta ikaste-espazio bihurtzen da.
Erronketatik ikasten
Eginez-ikasi (Learning by doing) metodologiaren bitartez, enpresa-erronkak eguneroko ikaskuntzaren parte dira. Horrela, pentsamendu kritikoa, iterazioa eta emaitza errealetarako orientazioa integratzen ditugu.
Ezagutu Julen Rodriguez, graduko ikaslea eta The Gravity Wave-eko ko-sortzailea
Lortutako emaitzak
Parte-hartzea
31 herrialdetako 200 ikasle baino gehiago.
Laneratzea
%89-koa da gradua egin dutenen enplegagarritasun tasa.