tel:+34 944 00 41 45

HEZKUNTZA

53659033333_5ee9f09f9e_k

Nazioarteko hezkuntza-esperientziak
by
Travelling U

Mundua da gure ikasgela, eta bertatik ikasteko diseinatzen eta kudeatzen ditugu gure ikaste-esperientziak guztiak. Aniztasuna, taldean ikastea eta ekintzailetza dira gure ardatzak.

Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko modalitate internazionala lideratu, diseinatu eta kudeatzen dugu.

Lau urteko gradu ofizial honetan ikasturte bakoitza hiri desberdin batean egiten dugu: Bilbon, Berlinen eta Seulen. Talde multikulturaletan benetako enpresa ekintzaileak sortzen ikasiko duzu, bizitza aldatuko dizun esperientzia bat biziz.

Bidaiatzea, ikaste-esperientzia bezala, izugarria da. Munduko txoko desberdinetako joerak, enpresak eta berrikuntza-ekosistemak zuzenean ezagutzeko aukera ematen du.

Urtero, Mondragon Unibertsitateko, ESADEko edo UNAVeko 400 ikasle baino gehiago kudeatzen ditugu, New Yorken, Seulen, Indian edo Berlinen ikaste-esperientziak eskeiniz.

Iraupen pertsonalizatuko murgiltze-programak antolatzen ditugu. Programa hauek erakunde, enpresa edo ikasleek identifikatzen dituzten gai espezifikoetan sakontzeko diseinatuta daude, parte-hartzaileei ikaskuntza intentsiboko esperientziak eskeiniz.

Jada oinarri sendo bat duten profesionalentzat diseinatzen ditugu formakuntza hauek: ezagutzak gehiago sakontzeko eta alorreko azken joera eta teknologiekin eguneratuta egoteko. Gure ikastaroetako batzuk:

– – Kultur Ekintzailetza Kooperatiboan online ikastaroa
– – Pentsamendu Bisualean (Visual Thinking) online ikastaroa
0

Pertsona

0

Ikaste-esperientzia atzerrian

0

Ikasle urtean

¿cómo lo hacemos?

Gure
metodologia

Travelling U-k ikaste-esperientzia internazionalak diseinatzen ditu hiru ardatz nagusitan: elkarlanean ikastea, pertsona ardatz duen lidergotzan eta espiritu ekintzailean. 

Taldean
hazi

Kultura, disziplina eta perspektiba desberdinetako pertsonekin taldean lan egitea da guretzako, kooperazioa eta ko-sorkuntza sustatzeko gakoa. Ikuspuntu berriak eta arazoei aurre egiteko modu desberdinak eskeintzen dizkigu. 

Eragin
positiboa

Gure ezagutzatik, inpaktu positiboko proiektuak sortzen laguntzen dugu. Tokiko komunitateen beharrei zein erronka globalei erantzungo dieten irtenbide iraunkorrak eta arduratsuak sortuz.

Murgiltze-
esperientziak

Hezkuntza-esperientzia holistikoak diseinatzen eta garatzen ditugu, gure programetako parte-hartzaileek bisitatuko dituzten hirietako errealitateetan guztiz murgiltzeko aukera izan dezaten.

Zure ikaste esperientzia nola diseinatuko genukeen jakin nahi duzu?