Helburuak argi zeuden:
-> Berlineko eta Alemaniako testuinguru sozialean, ekonomikoan eta kulturalean murgiltzea.
-> Ikaskuntza praktikoa sustatzea: enpresetara bisitak eginez eta teorian ikusitakoa benetako enpresa-erronkekin konektatuz.
-> Sare pertsonal eta profesionala zabaltzea: bertako enpresekin networking aukerak erraztea eta konexioak berriak gauzatzea.
-> Talde-lanaren eta ikaskuntza jardueren bidez lankidetza, ideien elkarbanatzea eta ezagutza berrien sorrera sustatzea.
->Lider gisa duten potentziala aurkitzen laguntzea lidergoa, berrikuntza eta inpaktu soziala behar duten proiektuetan beraien parte-hartzea txertatuz.

Lortutako emaitzak:
Industriarekiko ulermen handiagoa
Teknologia eta iraunkortasuneko enpresa-dinamikei buruzko ezagutzan sakondu dute.
Sare profesionala handitzea
Goi-mailako profesionalekin harreman zuzena izan dute, etorkizunean beraien mentore izan daitezkeenak ezagutuz.
Proiektuen garapena
Bidaian ikasitakoarekin lotuta dauden proiektuak aurkeztu dituzte, ikasitako lidergo eta kudeaketa teoriak aplikatuz.
Inpaktua karrera profesionalean
Hobeto prestatuta daude erronka profesionalei aurre egiteko, erabakiak hartzeko eta arazoei aurre egiteko, benetako egoeretatik ikasi baitute.
Lidergotza sozialean indartzea
Enpresek edo Startupek etorkizunean izango dituzten erronketan proiektuak gidatzeko tresnak eskuratu dituzte.